Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Ane Ferran Zubillaga eta Amaia Goikoetxea, hurrenez hurren.

Komunikazioan bikaintasuna saritzeko konpromisoa berritu dute

2024/25 ikasturtean Deustuko Unibertsitateko Komunikazioko Graduan Gradu Amaierako Lana aurkeztu duten ikasleek har dezakete parte, gutxienez 9ko kalifikazioa lortu badute

I. Mendia

Sábado, 5 de julio 2025, 11:33

Zorroztasunez informatu, arduraz lan egin, eta konpromisoa eta zerbitzu publikorako bokazioa biltzen dituzten Gradu Amaierako Lanak sustatzeko asmoz Deustuko Unibertsitateko Gizarte eta Giza Zientzien Fakultateak eta Kazetarien Euskal Elkargoak bikaintasuna saritzeko konpromisoa berritu dute. Amaia Goikoetxea, Kazetarien Euskal Elkargoko dekano eta Euskal Kazetarien Elkarteko presidenteak, eta Ane Ferran Zubillaga, Deustuko Unibertsitateko Gizarte eta Giza Zientzien Fakultateko dekanoa izan dira oinarriak sinatzeko ekitaldian.

2024/25 ikasturtean Deustuko Unibertsitateko Komunikazioko Graduan Gradu Amaierako Lana aurkeztu duten ikasleek har dezakete parte, gutxienez 9ko kalifikazioa lortu badute. Saria azaroan emango da, Euskal Kazetarien Elkarteak eta Kazetarien Euskal Elkargoak antolatutako 2025ko Kazetaritza Sarietarako ekitaldian.

Bi erakundeek nabarmendu dutenez sari honek erakunde sinatzaileen arteko lankidetza-harremana sendotzen du, eta Kazetaritzako eta Komunikazioko Gradu Amaierako Lanik onenari Kazetariak-Deusto saria emateko deialdia bost urtez egitea adostu dute. Ekimenak Deustuko Unibertsitateko Komunikazioko ikasleen zorroztasuna, etika eta konpromisoa nabarmentzea du helburu.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Komunikazioan bikaintasuna saritzeko konpromisoa berritu dute

Komunikazioan bikaintasuna saritzeko konpromisoa berritu dute
OSZAR »