Borrar
Arrieta pilotari ohia, herriko hainbat kirol eta kultur ekintzen dinamikan murgilduta dago. IÑIGO ROYO
Olaberria | 90 urte zurekin

«Sagardoa egiten dugu ilargiari begira»

Pilotari ohia. Herriko pilota eskola eta pala taldearen arduradun, kirola indartu eta afizioa mantentzeko lana egiten du, eta 'hiru' Olaberriez mintzo da

Elene Arandia

San Sebastián

Domingo, 18 de mayo 2025

Altzairuaren indarra zelai berdeen baretasunarekin nahasten da, herria definitzen duen dualtasunaren sinbolo. Goierriko balkoia izenaz ezaguna, Olaberriak Euskal Herriko goi-lurren ikuspegi paregabeak eskaintzen ditu. Aralar eta Aizkorri mendilerroetara gerturatzen da, eta eguneroko bizitza hiru auzoren artean egituratzen da; herrigunea, bertakoentzat 'kaskoa', eta Ihurre eta Errekalde auzoak. Herrigunetik bi kilometro beherago, oso bestelako Olaberriak topa ditzakegu; bata, landa eremua, bestea, siderurgia-industria iraganekoa.

Mila biztanlera iristen ez den udalerria 1804an bereizi zen Lazkaotik, eta ehun urtetik gorako baserriak, industria indartsua, eta metalean eta altzairutegian ainguratutako ekonomia bizi dira bertan, Olaberria Gipuzkoako udalerririk oparoenetakoa bilakatuz. Ekonomia horrek, gutxienez, 2008tik Gipuzkoako biztanleko BPG indize handiena duen udalerri bilakatzen du.

Kontrastea nagusi den inguru honetan hazi zen Gari Arrieta. Esku batekin pilota eusten du eta bestearekin pala. Bietatik zein aukeratuko zukeen galdetuta, erantzuna argia da: biak. Aitortzen du «berandu» ekin ziola kirolari —20 urterekin— Jesus Mari Albisuk zirikatuta, baina 27 urte egin zituen zuriz jantzita, Olaberriarekin Herriarteko sei txapel, eta banaka nahiz binaka 30etik gora soinean.

Pala nagusitu da Olaberrian, eta ez da kasualitatea. Pilota, bereziki modalitate hau, sustatu nahi zuen taldea sortu zuten orain dela hainbat hamarkada, eta afizioa egiteaz gainera, erakusleiho aproposa izan ziren gazteak eta haurrak zale-tzeko. Herriartekoa jokatu zuten 24 urtez jarraian Olaberria ordezkatzen. Arrieta pilota eskolako arduraduna da, infantiletatik benjaminetara 14 haur eta gazterekin egiten du lan «oinarria eskaini eta tradizioa galdu ez dadin».

OLABERRIA

Comarca:

Goierri

Habitantes:

946

Euskaldunes (2021):

57,84 %

Densidad población:

135,53 hab/km2

Tasa de paro (2023):

7,7 %

Renta personal (2022):

26.019 €

Altitud:

342 m.

Superficie:

698 Ha

OLABERRIA

Goierri

Comarca:

Habitantes:

946

Euskaldunes (2021):

57,84 %

Densidad población:

135,53 hab/km2

Tasa de paro (2023):

7,7 %

Renta personal (2022):

26.019 €

Altitud:

342 m.

Superficie:

698 Ha

OLABERRIA

Comarca:

Goierri

Habitantes:

946

Euskaldunes (2021):

57,84 %

Densidad población:

135,53 hab/km2

Tasa de paro (2023):

7,7 %

Renta personal (2022):

26.019 €

Altitud:

342 m.

Superficie:

698 Ha

OLABERRIA

Comarca:

Goierri

Habitantes:

946

Euskaldunes (2021):

57,84 %

Densidad población:

135,53 hab/km2

Tasa de paro (2023):

7,7 %

Renta personal (2022):

26.019 €

Altitud:

342 m.

Superficie:

698 Ha

Bizia eta anitza, aipatzen du herrigunean ezin dela etxebizitzarik eskuratu eraikitzen ez delako eta ez dagoelako bat ere salgai, baina prezioek —altuegiak— ere ez dute laguntzen. Ihurre auzunea berreskuratzea izan zen orain dela hamarkada bateko hurbilerako plangintza, eta 60ko hamarkadan gertatu zen moduan, estatu mailako migrazioaren lekuko izan zen, azken urteotan beste migrazio berri bat izan da bertan, Aristrain enpresariak 1957an langileentzako eraikitako etxebizitzak publiko egin eta salgai jarri zirenetik.

Esparruko Punta eta Hirumugeta du gustuko, Lazkaorekin eta Idiazabalekin muga egiten duen txokoa, baina aitaren jaiotetxea den Aranguren baserria eta bertako sagastiak ere aipatzen ditu. Izan ere, orain hamabost urte etxerako sagardoa egiteko familian galtzear zegoen ohitura berreskuratu zuen Arrietak hainbat lehengusu eta lagunez inguratuta, eta herriak orain dela zazpi urtez sagardo lehiaketa egitearen 'errudun' ere bada herriko hamar ekoizlerekin batera. «Sagardoa egiten dugu urtero lehengo eran, ilargiari begira eta erakutsi ziguten moduan. Udazkenean egiten dugu, ilbeheran, eta magikoa izaten da. Herriko hainbat baserritan topatu daiteke oraindik tolarea».

Nire herria

- – Nola deskribatuko zenuke zure herria?

– Anitza; Euskal Herri zaharra eta industriagune indartsua batzen dira.

- – Zer duzu gustuko gehien zure herritik?

– Lasaitasuna, mendia... Euskal Herriko lau hiriburuak ordubete baino gutxiagora ditugu, baina lasai bizi gara.

- – Eta gutxien?

– Herri txiki gehienak bezala baditu gabezia batzuk: ez daukagu okindegirik edo arraindegirik, eta ondoko herrira joan behar dugu. Kulturalki ere hobetu daiteke, zinemarik ez dago, adibidez.

- – Zein da Olaberriako zure txoko maitatuena?

– Txoko polit bat da Esparruko Punta edo Hirumugeta edo nire aitaren jaiotetxeko baserria eta sagasti ingurua.

(88tik 68.)

Eta hurrengo igandean... Oñati

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco «Sagardoa egiten dugu ilargiari begira»

OSZAR »